}

Alde iluna koloretan

2009/09/01 Elhuyar

NASA/JPL-CALTECH

Egilea: NASA/JPL-CALTECH.

Bete berri dira 40 urte Armstrongek eta Aldrinek ilargian oinak jarri zituztela. Garai hartan, zuri-beltzean ikusi ziren irudi haiek munduko telebista eta egunkari gehienetan. Orain, 40 urte geroago, NASAko Jet Propulsion Laboratory-ko ikertzaileek kolore bizitan erakutsi digute Ilargiaren Hego poloaren irudi hau.

Jakina, ez dira ilargiaren benetako koloreak. Mapa topografiko bat da, ilargiaren eskualde horretarako egin den zehatzena —altuera bost metroko zehaztasunarekin ematen du—. Kaliforniako Goldstone behatokiko 70 metroko radarrak bidalitako uhinak eguzki-izpiak sekula iristen ez diren tokira iritsi dira. Horri esker, argiago daude orain ilargiaren alde ilunaren gorabeherak.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia