Doñana fraktala
2010/04/01 Elhuyar
Héctor Garrido argazkilariak Doñanaren formak erakusten dizkigu “Armonia Fractal de Doñana y las Marismas” argazki-erakusketan. Airetik ikusita, Doñanako paduretako bihurguneek, kurbek eta adarkatzeek fraktal-itxurako paisaia ikusgarriak osatzen dituzte. Naturaren formak dira, urak lurrean edo lokatzetan marrazten dituenak.
Argazki honetan, Guadalete ibaiak marraztatutako labirintoak ikus daitezke. Kolore ilunak bakterioen jarduera anaerobikoaren isla dira; berde biziak, berriz, algek jartzen dituzte. Eta eskalaren adierazle bakarrak, puntu txuri horiek: kaioak.
Apiril osoan izango da erakusketa, Gasteizen, Salburuako Ataria interpretazio-zentroan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia