}

Erradiografia margotuak

2014/03/01 Elhuyar

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

Arie Van't Riet

Egilea: Arie Van't Riet.

"Hori artea da" esan omen zioten erradiografiak ikusitakoan; eta orduan egin zen artista Arie Van't Riet. Berez, fisikari mediku gisa definitzen du bere burua Van't Rietek. X izpietan espezialista da. TEDxGroningen 2013ko hitzaldi batean kontatzen du nola hasi zen X izpiak artea egiteko erabiltzen. Egun batean, lagun batek koadro bati erradiografia bat egiteko eskatu zion. Oso gauza mehea zen, eta ez zuen inoiz halako ezeren erradiografiarik egin. Probatzea erabaki zuen, eta emaitzarekin harrituta gelditu zen.

Orduan, oraindik gauza finagoekin proba egitea pentsatu zuen; loreekin, adibidez. Herbehereetakoa izaki, tulipan-sorta batekin egin zuen lehen proba. Hainbat plaka atera, digitalizatu eta ordenadorean kolorea eman zien. Eta loreen erradiografiak egiten jarraitu zuen. Zerbait falta zitzaiola konturatu zen arte: animaliak.

Intsektuekin hasi zen. Loreen artean jarri zituen, eta oso ondo gelditzen zela ikusi zuen. Izan ere, erradiazioa antzera xurgatzen zuten tximeleten eta burduntzien hegoek eta loreen petaloek eta hostoek.

Gero animalia handiagoak sartzen hasi zen. Hasteko, disekatutako hegazti bat erosi zuen, jakin gabe disekatutako animaliek azala besterik ez dutela, eta, beraz, ez ziola ezertarako balio. Orduan, errepidean hildako animaliekin, lagunek bildutako narrasti hilekin, edo inguruko umeek ekarritakoekin jarraitu zuen. Landareak, adarrak eta animaliak hartu eta X izpien hodiaren eta plakaren artean jartzen ditu, "biorama" deitzen dien konposizio naturalak egiteko. Elementuek lodiera eta dentsitate oso desberdinak dituztenean, ez da erraza irudi on bat lortzea. Kasu horietan, X izpien energia ete intentsitate desberdinekin jokatzen du Van't Rietek, dena irudi berean ikusi ahal izateko. Orain, bioramak hiru dimentsiotan egin nahian dabil artista.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia