Herschelen begietatik ikusitakoa
2013/06/01 Elhuyar
Egilea: ESA/PACS/SPIRE/Martin Hennemann & Frédérique Motte, Laboratoire AIM Paris-Saclay, CEA/Irfu - CNRS/INSU - Univ. Paris Diderot, France.
Egilea: ESA/Herschel/PACS, SPIRE/N. Schneider, Ph. André, V. Könyves (CEA Saclay, France) for the "Gould Belt survey" Key Programme.
Itxi ditu begiak Herschel teleskopioak. Halabeharrez itxi ere, bukatu baitzaio hozgarria. 2009ko maiatzaren 14an jaurti zuen ESAk, 2.300 litro helio likidorekin. Izan ere, tresnak zero absolututik gertuko tenperaturan mantendu behar zituen; ezinbestekoa zuen hori bere lana egiteko: unibertsoa infragorrian behatzeko.
Espero bezala, geroztik pixkanaka lurrunduz joan da helioa, eta apirilaren 29an agortu zen guztiz.
Astronomoek urte askotarako lana izango dute Herschelek hartutako datu-mordoa aztertzen; baina Herschelek egin du berea. Honelakoa da unibertsoa haren begietatik.