}

Iguazuko ur-jauziak

2009/07/01 Elhuyar

© iStockphoto.com/Naphtalina

Egilea: © iStockphoto.com/Naphtalina.

Nahia Gelbentzu

Egilea: Nahia Gelbentzu.

Garazi Angonegi

Egilea: Garazi Angonegi.

Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

Egilea: Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera..

Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

Egilea: Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera..

Naturak sortutako munduko mirari eder eta ikusgarrienetako bat dira Iguazuko urjauziak. Argentina eta Brasil arteko mugan daude, eta Iguazu ibaiaren urek elikatzen dituzte.

Ibaiak azaroa eta martxoa bitartean izaten du ur-emari handiena, eskualde horretako eurite garaian alegia. Hilabete horietan, urjauziek batez beste segundoko milioi bat litro ur jaurtitzen dute, hau da, segundo bakoitzean 10 igerileku olinpiko hustuko bagenitu bezala. Urjauzi kopurua Iguazu ibaiaren emariaren araberakoa da. Emaria txikia denean, 160 urjauzi; handia denean, berriz, 260. Guztien artetik handiena “Deabruaren arroila” da: 80 metroko garaiera du.

Urjauziak duela ehun bat mila urte sortu ziren. Faila geologiko batek Paraná ibaiaren ibilgua puskatu zuen, eta, horren ondorioz, Iguazu ibaiaren bokalea urjauzi izugarri bihurtu zen. Gaur egun, 23 kilometroko distantzia dago urjauzia sortu zen jatorrizko tokitik gaur egungo tokiraino; izan ere, urak sortzen duen higadura geldo baina etengabearen ondorioz, urjauzien posizioak atzera eginez doa poliki-poliki.

Higatze-prozesuak aurrera jarraitzen duenez, Iguazuko urjauziek atzeraka jarraituko dute datozen milurtekoetan, antzina-antzinatik gertatzen den bezalaxe.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia