}

Mikroskopiopekoak partekatzen

2023/03/03 Elhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria

Grigorii Timin eta Michel Milinkovitch (Suitza)

Egilea: Grigorii Timin eta Michel Milinkovitch (Suitza).

Ole Bielfeldt (Alemania)

Egilea: Ole Bielfeldt (Alemania).

Alison Pollack (AEB)

Egilea: Alison Pollack (AEB).

Andrew Moore (AEB)

Egilea: Andrew Moore (AEB).

Tagide de Carvalho (AEB)

Egilea: Tagide de Carvalho (AEB).

Murat Öztürk (Turkia)

Egilea: Murat Öztürk (Turkia).

Ziad El-Zaatari (AEB)

Egilea: Ziad El-Zaatari (AEB).

Esku hau Madagaskarreko geko baten (Phelsuma grandis) enbrioiarena da; 3 mm inguruko luzera du. “Lagin erraldoia da hori bereizmen handiko mikroskopiarako”, dio Grigorii Timinek. Horregatik, Timinek 2 egun behar izan zituen irudia osatzen duten ehunka argazkiak ateratzeko”. Genevako Unibertsitateko doktore Michel Milinkovitchen gidaritzapean egin zuen lan hori. Eta Nikon Small World 2022 mikroskopio-irudien lehiaketa irabazi zuten irudi honekin. Zian kolorean nerbioak, eta kolore beroagoetan hezurrak, tendoiak, lotailuak, azala eta odol-zelulak. “Irudi hau, ederra bezain informatiboa da, bai ikuspegi orokor gisa, baita eremu jakin bat aztertzerakoan ere, egiturak maila zelularrean nola antolatuta dauden argitzen baitu”, dio Timinek. “Nikon Small World lehiaketa aukera bikaina da natura maila mikroskopikoan zein txundigarria den partekatzeko, ez bakarrik komunitate zientifiko baten barruan, baita publiko orokorrarekin ere”. Irabazleaz gain, beste 91 irudi ere nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak. Horietako batzuk ekarri ditugu hona.
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia