}

Ngorongoro

2010/03/01 Elhuyar

Wwarby

Egilea: Wwarby.

© iStockphoto.com/Sburel

Egilea: © iStockphoto.com/Sburel.

DavidDennis/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: DavidDennis/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Wwarby

Egilea: Wwarby.

Daviddennisphotos.com/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Daviddennisphotos.com/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Cris Pierry/CC-Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin

Egilea: Cris Pierry/CC-Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin.

© iStockphoto.com/Brytta

Egilea: © iStockphoto.com/Brytta.

Basapiztiekin liluratuta dauden bidaiariek Afrikako kontinentea dute jomuga gustukoena, eta Tanzania nahitaezko herrialdea da natura bizi-bizirik sentitzeko eta gozatzeko. Bertako paraje natural garrantzitsuenetako bat Ngorongoro Kontserbazio Gunea da. 8.300 km2-ko azalera du, Gipuzkoaren hedadura halako lau, eta Arusha eskualdean dago, herrialdeko iparraldean.

Gune babestu horren bihotza Ngorongoro kraterra da. 20 km-ko diametroa du, eta Tanzaniako paradisua deitzen diote. Sumendia duela milaka urte itzali zen eta, orain, haren kraterraren barnealdea basanimalien erreserba oso garrantzitsua da: Afrika kontinente osoko faunaren lagin bizia da: zebrak, gazelak, elefanteak, antilopeak, flamenko arrosak, lehoiak… Kalkulatzen da krater osoan 25.000 ugaztun eta hegazti inguru bizi direla.

Ngorongoroko Kontserbazio Gunea famatua da, halaber, Olduvaiko arroilan 60ko hamarkadaren amaieran egin ziren indusketengatik. Arroilan aurkitu zituzten hondakin arkeologiko eta paleontologikoei esker, bi hominido-mota aurkitu ziren: Australopithecus eta Homo habilis. Orduz geroztik, giza espeziearen ikerketarako toki garrantzitsuenetakoa da Ngorongoroko ingurua.

Gaur egun, gune babestu honetan bizi ahal izateko baimena duten bakarrak masaiak dira. Sumendiaren oinarrian bizi dira. Euren tunika gorri dotorea eta marfilezko lepokoak jantzita, sabanako lautadan aritzen dira ganadua larratzen, beti prest bidaiariari irribarrea eskaintzeko.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia