Panama: San Lorenzo oihanean, artropodo-bilketan
2012/12/14 Elhuyar
Panamako San Lorenzo oihan-erreserbak 6.000 hektarea hartzen ditu. Han aritu dira bi urtez lanean 102 ikertzaile, Panamako Ikerketa Tropikalen Smithsonian Institutuko Yves Basset entomologoak gidatuta. Helburua: lurzorutik zuhaitz puntetaraino, oihanean bizi diren artropodo- espezieak bildu eta zenbatzea. 0,48 hektareako baso-lagina hartu, eta 14 bilketa-protokolo aplikatu dituzte artropodoen azpitalde guztietako aleak sistematikoki harrapatzeko. 6,144 espezietako 129.494 ale bildu dituzte. Argazkietan ikertzaileek nola lan egiten duten ikusten da. Zuhaitzen artean laginketan, haietatik zintzilik, edo haien gainetik "hegan".
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia