10 bider gehiago irauten duten bateriak
2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
PC World aldizkariak argitaratu duenez, erregai gisa metanola erabiltzen duen bateria asmatu du MTI Fuel Cells enpresak. Bateria berria oso aproposa izan daiteke telefono mugikorrentzako eta ordenagailu eramangarrientzako, haien autonomia hamarkoiztu baitezake.
Bateriak karta baten tamaina du eta karga gabe geratzen denean, kartutxo txiki bat aldatu behar zaio. Lehenengoak gaur egungo litiozko bateriak kargatzeko osagarriak izango dira eta 2004an merkaturatuko dituzte. Motorola, Hitachi eta Toshiba etxeak ere antzeko prototipoak prestatzen ari dira; Casiok, berriz, ohikoen tamaina duten metanolezko bateriak merkaturatu nahi du bi urte barru.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia