1228 metroko etxebizitza
2002/07/12 Elhuyar Zientzia
Hemendik hamabost urtera, txinatarrek eraikitako dorrea ikusi ahal izango da Shangai hirian, 1228 metroko luzerako eraikina; gaur egungo eraikin handienak baino —Kuala Lumpurreko Petronas dorrea— hiru aldiz handiagoa izango da. Dorreak 300 solairu izango ditu eta bi milioi karratuko azalera. 100.000 pertsona hartu ahal izango ditu bere baitan.
Eraikinean bi zati bereiztuko dira: batetik 12 auzotan banatutako etxea bera, kristalezko eta altzairuzko erraldoia; bestetik, etxea inguratuko duten eraikin txikiagoak, lorategiak eta laku artifizialak.
Handia izanda ere, etxeak toki gutxi beteko du, hirian sartutako hiria izango baita. Bulegoak, dendak, hotelak, ospitaleak, zinemak eta gainerako zerbitzuak izango ditu barruan.
Proiektua Maria Rosa Cervera eta Javier Pioz arkitekto espainiarrena da. Haiek diotenez, eraikinaren egitura gauza izango da suteei zein lurrikarei aurre egiteko.
Proiektuari buruzko web gunean informazio gehiago aurkituko duzu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia