127 milioi urteko urrebotoia
2011/03/31 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Gaur egun arrosak, tulipak eta abar ikusten ohituak gaude, baina lehenengo landare loredunak nola, noiz eta non gertatu zen misterio bat izaten jarraitzen du zientzialari askorentzat. Txinako ipar-ekialdean aurkitutako fosil berri batek hori argitzen lagun dezake. Nature aldizkarian eman dute ikerketa horren berri.
Txinan agertutako Archaefructus liaoningensis landarea duela 127 milioi urte ingurukoa da, hiru lobuluko hostoak ditu, eta beste zenbait ezaugarri morfologikorengatik urrebotoiaren antza duela diote.
Irudia: C.T. Li / Nature
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia