1300 gaztek parte hartu dute STEAM sare orientazio topaketetan
2024/11/07 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
32 ikastetxetako 1300 gaztek parte hartu dute Hezkuntza Sailak Innobasquerekin lankidetzan antolaturiko STEAM Sare lanbide-orientazioko topaketetan. Urrian zehar , 9 topaketa egin dira honako egoitzetan: EHUren Arabako eta Bizkaiko campusetan, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko eta Donostiako egoitzetan, Mondragon Unibertsitatearen Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan, HETEL-en Somorrostroko egoitzan, Ikaslan-en Barakaldo LHII-ko egoitzan eta AICE-IZEA-ren Calasanz-eko egoitzan.
DBH 4.mailako gazteek STEM arloko lanbideak ezagutu dituzte arloan lan egiten duten profesionalen eskutik. 225 profesionalek hartu dute parte.
15minutuko topaketak izan dira. Hauetan, gazteak taldeka jarri dira eta profesional batekin hizketaldia izan dute. Bere egunerokoaren inguruan galderak egiteko eta etorkizunera begira izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera izan dute. Denbora igarota, beste STEM profesional bat etorri da euren taldera.
Topaketa hauen helburua da, alde batetik, gazteei ikasketa eta lanbide aukeraketan laguntzea, STEM lanbideen aniztasuna erakutsiz eta profesionalekin harreman zuzena eskainita; eta, bestetik, esparru horietan bokazio eta asmo profesionalak piztea, nesken artean batez ere.
Elhuyarrek bat egiten du helburu horrekin eta jardunaldian parte hartu zuen dinamizatzaile gisa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia