}

2002ko Fields sariak

2002/08/21 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Aurtengo Fields Saria bi matematikarik partitu behar dute, frantsesa bata eta estatubatuarra bestea.
Laurent Lafforgue (ezkerrean) eta Vladimir Voevodsky.

1999an, Laurent Lafforgue frantsesak 33 urteko problema matematiko bati eman zion soluzioa: Robert Langlands ingelesak matematikaren algebrak (Galois-en errepresentazioak) eta analisiak (forma automorfikoak) zerikusi handia dutela proposatu zuen. Fermaten azken teorema esparru horretako kasu berezitzat har daiteke. Lafforguek bien arteko erlazioa argitu zuen, eta horrekin matematikaren teoria bateratzeko urrats handi bat eman zuen. Orain, lau urtean behin ematen den Fields saria eman zaio lan horrengatik.

Bigarren irabazleak ere, Vladimir Voevodsky estatubatuarrak, matematikaren bi esparru bateratzen dituen teoria bat garatu du. Geometria algebraikoa eta topologia algebraikoa 'lotu' ditu, eta horregatik jaso du aurtengo Fields saria.

Fields saria Nobel sariaren ordezkotzat hartzen da matematikaren esparruan, baina berrogei urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Hori dela eta, Andrew J. Wiles britainiarrak ezin izan zuen saria jaso, Fermaten azken teorema frogatzea amaitu zuenerako berrogei urte eta hilabete batzuk zituelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia