2005eko klimaren datuak eskura
2006/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
2005eko klimaren datuak eskura
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)
2005 urteko klimari buruzko hainbat datu plazaratu dituzte Ingalaterrako ikertzaile batzuek. Haiek bildutako datuen arabera, Ipar hemisferioan 2005a izan da urterik beroena datuak jasotzen hasi zirenetik, hau da, 1860tik hona; Planeta osoari dagokionez, berriz, bigarren urte beroena izan da.
Ikertzaileek batez besteko tenperaturen datuak ere eman dituzte, erreferentziatzat 1961 eta 1990 urteen arteko tenperatura hartuta. Tenperatura horrekin alderatuta, Ipar hemisferioa, batez beste, 0,65 Celsius gradu beroagoa izan da 2005ean; eta bi hemisferioak kontuan hartuz gero, batez besteko tenperatura erreferentziakoa baino 0,48 Celsius gradu altuagoa izan da.
Berriak labur
2
1
217
2006
2
003
Klimatologia
eu es fr en ca gl