}

2008 TC3 asteroidearen jarraipena egin dute

2009/03/26 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lurreko atmosferarekin talka egin aurretik, 2008 TC3 asteroideak egin duen ibilbideari jarraitu diote AEBko astronomoek. Lehenengo aldia da teleskopikoen laguntzarekin horrelako gorputz bat Lurreko atmosferarekin talka egin aurretik detektatu, eta, ondoren, haren pusketak (irudian bi) aurkitzen eta aztertzen dituztena.

Modu horretan, asteroidearen ibilbidea eta konposizio kimikoa ezagutu ahal izan dituzte ikertzaileek. Batetik, asteroidea nahiko gaztea dela ikusi dute —uste dute milioi urte gutxi batzuk besterik ez duela igaro eguzki-sisteman—. Bestetik, material hauskorrez egina zegoela ikusi dute.

Irudia: NASA

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia