}

2ºC bakarrik

1990/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtarrilaren azkeneko astean 40 herritako ordezkariak juntatu ziren Washington-en Intergovernment Panel on Climate Change delakoaren aurrebileran.

Bertara bildutako zientzilariak adostasunera heldu ziren atmosferako karbono(IV) oxidoaren kontzentrazioa bikoizteak sortuko duen tenperatura globalaren igoeraz: 2ºC-koa izango omen da. Tenperaturaren igoera ez da uniformea izango eta ipar hemisferioan esaterako, handiagoa izango da lur-masa zabalagoak daudelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia