}

Abereen zama ez da nolanahikoa

2010/04/17 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Mila eta zazpiehun milioi animalia hazten dira munduan janaritarako. Hain dimentsio handiko jarduera izanda, halabeharrez du eragina jarduera horrek ekonomian, giza osasunean eta, nola ez, ingurumenean.
Gero eta gehiago dira abereak modu intentsiboan hazten dituztenak, eta horrek kalte handia egiten die abeltzain txikiei
ChadK

Azkeneko hiru hamarkadetan hirukoiztu egin da mundu osoko haragi-produkzioa. Hain zuzen, mila eta zazpiehun milioi animalia hazten dira gaur egun munduan haragitarako, arrautzetarako, esnetarako eta abarretarako. Eta kopuru hori bikoiztu egingo da 2050. urterako, nazioarteko bost zientzialariren arabera.

Animalia-hazkuntzak, oro har, zer eragin duen ezagutzeko ikerketa bat egin dute ikertzaile horiek. Lortutako emaitzekin, eta ateratako ondorioekin, txosten bat idatzi dute: Livestock in a Changing Landscape . Egia esan, aipatu dituzten eraginak eta kalteak ez dira berriak; ikertzaileek, baina, zenbatetsi egin dituzte kalte eta eragin horiek.

Besteak beste, azaldu dute Lurraren lehorreko zatiaren laurden bat dagoela okupatuta animalia horiek guztiak hazteko jarduerekin, hala nola animalientzako bazka ekoizteko laboreekin. Labore-lur bihurtzeak biodibertsitatea eta baso-estaldura galtzea eragin du eremu askotan. Lurra okupatzeaz gainera, ur, ongarri, pestizida eta erregai asko eta asko erabiltzen dira labore horien kudeaketan.

Lurra okupatzeaz gainera, ur, ongarri, pestizida eta erregai asko erabiltzen dira animalien bazka hazteko laboreetan
Donna

Animalia-hazkuntzak, oro har, zer eragin duen ezagutzeko ikerketa bat egin dute ikertzaile horiek. Lortutako emaitzekin, eta ateratako ondorioekin, txosten bat idatzi dute: Livestock in a Changing Landscape . Egia esan, aipatu dituzten eraginak eta kalteak ez dira berriak; ikertzaileek, baina, zenbatetsi egin dituzte kalte eta eragin horiek.

Besteak beste, azaldu dute Lurraren lehorreko zatiaren laurden bat dagoela okupatuta animalia horiek guztiak hazteko jarduerekin, hala nola animalientzako bazka ekoizteko laboreekin. Labore-lur bihurtzeak biodibertsitatea eta baso-estaldura galtzea eragin du eremu askotan. Lurra okupatzeaz gainera, ur, ongarri, pestizida eta erregai asko eta asko erabiltzen dira labore horien kudeaketan.

Gizakietan, bi muturrak agerian

Hazitako behi, ardi, oilo, txerri eta abar guztiak janari bihurtzen ditugu. Bada, haragi edo bestelako produktu horiekin, gizakiok, oro har, jaten ditugun proteina guztien heren bat hartzen dugu.

Mila eta zazpiehun milioi animalia hazten dira munduan janaritarako
ErnestoAndrade

Baina, "oro har" aipatzeak ez du esan nahi gizaki guztiok haragi-kantitate bera jaten dugunik, jakina. Leku batzuetan neurriz gain jaten da haragia, eta beste batzuetan gutxiegi, eta bata zein bestea kaltegarriak dira osasunerako. Animalietatik eratorritako janari gehiegi janez gero bihotzeko gaixotasunak eta beste hainbat gaitz kroniko pairatzeko arriskua dagoela aipatzen dute zientzialariek.

Animalia-proteina gutxiegi jatea ere arazo bat da. Zientzialariek, zehazki, Kenyako haur batzuekin egindako ikerketa bat aipatu dute; ikerketan behatu zuten lotuta dagoela haragia jatea eta hazkuntza fisikoa, funtzio kognitiboa eta eskolako errendimendua.

Egoera horri guztiari buelta eman dakioke; ikertzaileak ziur daude horrekin. Txostenean proposatu dute, adibidez, agintariek hobariak eskaintzea kudeaketa iraunkorra egiten dutenei. Norbanakoaren esku ere badago, haien ustez, arazoei buelta ematea. Kontsumitzeko orduan aukeran daukagu hazkuntza-mota jakin batean oinarrituta hazitako haragia hartzea, eta horrek"mundu iraunkor eta zuzenago bat sortzen" lagun dezake.

Ortzadar -en argitaratua