}

Adenobirusak eta txertoak

2002/03/06 Elhuyar Zientzia



Adenobirusak genetikoki trata daitezke beste birus batzuen geneak adieraz ditzaten. Horrela, gure sistema immunologikoari antigorputzak sortzeko eragin dakioke. Dena dela, gizakietan ohikoak diren adenobirusen aurka dagoeneko baditugu antigorputz eraginkorrak. Horregatik, txinpantzeen adenobirusak erabiltzea proposatu da. Gizakionon antzekoak dira, baina oraindik ezezagunak gure sistema immunologikoarentzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia