}

AEBen ekialdeko negu gorriaren eragilea

2003/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AEBen ekialdean izan duten negu gogorraren erruduna ez da El Niño, baizik eta Ipar Atlantikoko Oszilazioa. Hori uste du, behintzat, NASAk.

NASA

Azoreen eta Islandiaren eguraldi-sistemen arteko erlazioari deitzen zaio Ipar Atlantikoko Oszilazioa, eta lehenengoan presio altuak eta bigarrenean presio baxuak egoten direlako gertatzen da. Normalean, sistema horiek indartu egiten dira neguan, eta Ipar Atlantikoko Oszilazioa nabarmenagoa bihurtzen da.

Bi sistemen presio atmosferikoen arteko aldea handia denean, eguraldia epela izaten da Europaren iparraldean eta hotza, berriz, AEBen iparraldean. Aldea txikia denean, ordea, Mediterraneo inguruan hezetasuna igo egiten da, Eskandinavian sekulako hotza egiten du eta AEBen ekialdean tenperatura epela izaten dute.

NASAren Quik Scatterometer satelitearen bidez, haize-lasterren irudiak hartu dituzte, eta, horiek aztertuta, normalean izaten duten ereduarekiko aldaketak izan direla ikusi dute. Antza denez, horrek azaltzen du aurtengo negua hain gogorra izatea AEBen ekialdean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia