}

Aerostatoan inoiz baino gorago

2003/09/02 Elhuyar Zientzia

Bi pilotu britainiar errekor bat egiten saiatuko dira: aerostatoan 40 mila metrotik gora igotzeko asmoa dute. Saiakera gaur izatekoa zen arren, bihar arte atzeratu dute.

Estratosferan sartuko dira, eta, ondorioz, oso presio eta tenperatura baxuak (-70 ºC-rainokoak) jasan beharko dituzte. Horregatik, azkeneko teknologia erabiliko dute: aireontzia punta-puntakoa da eta soinean eramango duten jantzia zer esanik ez.

Balentria burutzeko erabiliko duten aerostatoa polietileno fin-finez egina dago eta puztuta 12.500 milioi metro kubikoko bolumena izango du. Bolumen ikaragarri hori betetzeko gauean hasiko dira globoa puzten.

Britainia Handian ikusmin itzela sortu du saiakera honek, batez ere Saint Ives herrian, hango kostaldean aireratuko baita aerostatoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia