Afrikan dugu jatorria
2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Afrikan dugu jatorria
2007/09/01 | Elhuyar
Teoria baten arabera, gaur egungo gizakia, Homo sapiens-a, Afrikan sortu zen, eta handik mundu osora hedatu zen. Datu genetikoek teoria hori indartzen dute. Alabaina, beste batzuek, azterketa anatomikoetan oinarrituta, uste dute Homo erectus-aren zenbait populaziok bakoitzak bere aldetik eboluzionatu zutela Homo sapiens-erantz.
Orain, Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek azterketa genetiko zabal bat egin dute, eta, horrez gain, 4.666 garezur fosil neurtu dituzte. Haien ondorioa garbia izan da: Homo sapiens-ak jatorri bakarra du; hain juxtu, Saharaz hegoaldeko Afrikan sortu zen.
1
234
2007
9
028
Eboluzioa
Berriak labur
14
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia