Agertu orduko detektatu
2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Prostatako minbizia jasan dutenen % 15-40 berriz gaixotzen da 10 urteko epean. Horregatik, oso garrantzitsua da berreritze hori ahalik eta azkarren diagnostikatzea. Hain zuzen ere, kolina substantzia erabilita eta positroi-igorpenaren bidezko tomografia eginda (PET), prostatako kartzinomaren berreritze goiztiarraren diagnostiko eraginkorragoa lortzen da. Horixe dio Macarena Rodriguez Nafarroako Unibertsitate Klinikako Medikuntza Nuklearreko doktoreak. Ikerketa 38 gaixorekin egin zuen, eta, emaitzen arabera, kolinak % 65eko sentikortasuna du eta orain arte erabiltzen zen FDGak (18F-fludesoxiglukosa) % 28koa.
eu es fr en ca gl