Aingirarik eta angularik ez harrapatzeko gomendatu du ICESek
2022/12/05 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
2023an, aingirarik (Anguilla anguilla) ez arrantzatzea gomendatu du ICES Itsasoaren Esploraziorako Nazioarteko kontseiluak. Honela dio, hitzez hitz, argitaratu duen azken oharrean:” [...] zuhurtzia-printzipioari jarraituta, ICESek gomendatzen du ez egotea harrapaketarik inongo habitatetan. Horrek aisialdiko harrapaketei zein komertzialei eragiten die, eta barne hartzen ditu birpopulatzeko eta akuikulturarako harrapatzen diren angulak”.
Izan ere, espeziea desagertzeko arrisku larrian dagoela ohartarazi du, nahiz eta egoera ez den zehatz-mehatz ezagutzen, ez baitago nazioarteko araudirik datuak bildu eta jakinarazteko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia