Airbus A380 hegazkina jendaurrean aurkeztu dute
2005/01/19 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Atzo Airbus hegazkina jendaurrean aurkeztu zuten. Hegaldiak hastean A380a izango da ordura arte inoiz aireratu den hegazkin komertzial handiena.
Horrelakoa izango da A380 hegazkina
Proiektuan herrialde eta enpresa ugarik hartu dute parte, tartean Zamudioko ITP enpresak . ITPn Rolls Royceren Trent 900 motorretako turbinak egin dira. Lau motorren eraikitze-lanetan hartu dute parte .
Hain justu, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian argitaratu genuen duela urtebete proiektuaren eta ITP enpresaren lanen gaineko artikulua. Orduan esandakoak freskatu nahi dituenarentzat, eskuragarri dauka Airbus A380a, zeruetako erregegaia artikulua.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia