}

Aire konprimitua energia elektrikoa metatzeko

2001/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela gutxi, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldean itzalaldi bat gertatu zen. Une horretan, elektrizitatearen eskaera sareak eskain zezakeena baino handiagoa zen eta, ondorioz, energia elektrikoaren hornikuntza ustekabean eten egin zen.Aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin, herrialde hartako zientzialariak energia metatzeko sistema aurkitu nahian dabiltza.

Sandia Laborategi Nazionaleko ikertzaileen ustez, sortu eta berehala kontsumitzen ez den energia airea konprimitzeko erabil daiteke; ondoren, eskaera asetzeko beste elektrizitate ekoizten ez denean, konprimitutako aire hori turbinei eragin eta elektrizitatea ekoizteko erabil daiteke. Proba egiteko, Ohio estatuan 700 metroko sakoneran dagoen meategi zahar bat erabiliko dute. Asteburuetan, sareko elektrizitatearen bidez meategiko airearen presioa handituko dute. Astegunetan, berriz, konprimitutako aireak sorgailuei eragingo die.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia