}

Aitaren dietak semeen osasunean eragiten duela frogatu dute

2024/06/10 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

aitaren-dietak-semeen-osasunean-eragiten-duela-fro
Aitaren dietak semeen osasun metabolikoan eragiten duela erakutsi du ikerketa batek. - Arg.

Aiten dietak esperman eragindako aldaketek ondorioak dituzte semeen osasunean (ez alabenetan). Ondorio horretara iritsi dira Utah Unibertsitateko ikertzaileak (AEB), 3000 haur baio gehiagorekin egindako azterketa epidemiologiko baten bidez. Hala, ikusi dute gantz ugariko elikagaiak kontsumitu zituzten gizonezkoen semeek joera handiagoa izan dutela arazo metabolikoak izateko, hala nola glukosarekiko intolerantzia (diabetesaren adierazleetako bat). Antzeko arazoak izan dituzte gorputz-masaren indize altua zuten aiten semeek. 

Saguekin egindako esperimentuekin berretsi dituzte emaitza horiek. Gantz askoko dieta emanez gero, saguen espermak transferentziazko RNA-zati gehiago ditu. Era berean, zati horiek genomaren erregulatzaile epigenetikoak dira, eta mitokondrioen zenbait generen jardueran eragiten dute. Beste ikerketa batzuetan ere ikusi izan da, estresaren ondorioz, mitokondrioek RNA gehiago sortzen dutela, energia gehiago sortzeko. Aldaketa horiek hurrengo belaunaldira transmititzen dira, baina bakarrik arrei. Hain zuzen, hori da hurrengo ikerketetarako galderetako bat: zergatik eragiten dien bakarrik semeei.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia