}

Akabera leun-leuna emateko laserra

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tresnen eta moldeen fabrikazio-prozesuan metalezko azal mekanizatuari akabera leuna ematea oso lan neketsua da eskuz eginez gero. Fraunhofer Institutuak Europako industria-azokan aurkeztu duen laserrari esker, ordea, ehun aldiz azkarrago egin ahal izango da.

Izan ere, moldeaketan, plastikoa injektatzean bi moldeek leun-leun egon behar dute eta tarterik utzi gabe zehatz-mehatz itxi behar dute. Gainera, metalezko moldea eta plastikoagarbi bereizi behar dira moldeaketa bakoitzaren ondoren. Laser berezi horrek metalezko azalaren eremu zabal bat urtzen du eta puntu mikroskopikoak lainoztatzen ditu. Horrela akabera ezin hobea lortzen da. Diotenez, laster fabrikazio-prozesuan sartzeko moduan izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia