}

Akaroak ikusteko era berria

2002/05/27 Elhuyar Zientzia

Inoiz ikusi duzu etxekoren bat edo lagunen bat etengabe doministikuka? Maiz, inguruan akaroak dabiltzan seinale izan ohi da. Armiarmen taldeko animalia horiek, gizakia aspertzeaz gain, ganaduarentzat, etxeko animalientzat eta beste hainbat espezierentzat ere kaltegarriak dira.

Nekazaritzarako Ikerketa Zerbitzuko ikertzaileek, hautsa bera baino txikiagoa den animalia hori ongi ikusi ahal izateko, mikroskopio elektroniko berezi bat erabiltzen dute: akaro bakoitzari errebotatzen duen elektroi-geruza bat botatzen diote, eta, ondoren,informazio hori erregistratu egiten da. Horren guztiaren emaitza pantaila bidez ikus daitekeen irudi batean biltzen da. Hori bai, irudiari kolore ‘artifizialak’ gehitzen dizkiote, ikusgarriagoa izan dadin. Hor goian duzue adibidea!

Inoiz akaro bat hiru dimentsiotan ikusi nahi bazenu, guraizak hartu eta egizu klik helbide honetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia