}

Alarma termitategian

2007/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alarma termitategian
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: ARS)

Termita-izurriei aurre egiteko, produktu kimikoen kantitate handiak behar dira, eta produktu horiek oso toxikoak eta aplikatzeko zailak dira. Horregatik, guztiz beharrezkoa da babes-sistema berriak aurkitzea, ingurumena errespetatuko dutenak eta gizakiaren osasunerako kaltegarriak izango ez direnak. Bada, irtenbideetako bat termitak ekipamendu elektronikoen bidez kontrolatzea izan daiteke.

CIDEMCO ikerketa-zentroa Termisonic proiektuaren koordinazio-arduraduna da, eta, proiektu horretan, termitak kontrolatzeko gailu elektroniko bat garatzen ari dira. Horretarako, termiten komunikazio-sistemari buruzko ezagutzak erabili dituzte, eta baita teknologia akustiko aurreratuenak ere, termiten alarma-soinua grabatu, eta, gero, gailu berriak alarma hori bera erreproduzi dezan.

1
230
2007
4
023
Ingurumena; Teknologia
Berriak labur
11

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia