Albatrosak hegan
2007/10/25 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Urte askoan, Levy hegaldia izeneko eredu bat erabili dute biologoek eta fisikariek albatrosaren hegan egiteko modua azaltzeko. Levy ereduaren arabera, albatrosak desplazamendu txiki asko egiten ditu gune batean eta, noizean behin, desplazamendu luze bat egiten du, gunez aldatzeko. Ustez, hegaldi-mota hori oso aproposa da janaria bilatzeko. Hala ere, albatrosen hankei itsatsitako sentsoreekin egindako ikerketa baten arabera, Levy hegaldia burutazio teoriko bat besterik ez da. Albatrosek ez dute horrela egiten hegan janari bila dabiltzanean, baizik eta zorizko desplazamenduen bitartez.
Argazkia: British Antarctic Survey
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia