Aldea? Gene bakar bat
2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizakiak hazitako espeziea da txakurra; eta, aukeraketaren ondorioz, oso arraza desberdinak daude. Esate baterako, Chihuahua ñimiñoaren eta ehiza-txakur irlandar baten arteko desberdintasuna nabarmena da, tamaina, batez ere. Hori dela eta, bi txakur-arraza horiek oso egokiak dira txakurren tamainaren oinarri genetikoa aztertzeko. Horretan aritu dira Estatu Batuetako Giza Genomaren Ikerketarako Institutuan, eta, hainbat txakurren geneak sekuentziatuta, ikusi dute txakur handiak eta txikiak bereizten dituena gene bakar bat dela.
Are gehiago, dirudienez, txakur-arraza askoren txikitasunaren gakoa IGF1 genearen nukleotido bakar batean dago. Txakur txikien aldaera genetiko hori oso aspaldikoa omen da (mendeak ditu); beraz, txakur-arrazak haztean tamaina txikiko aleak aukeratzen zituen gizakiak, antza.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia