Aldizkari zientifikoen editore gehienak gizonezkoak dira
2023/01/17 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aldizkari zientifikoetako editoreen %14 baino ez dira emakumezkoak. Bestetik, editoreen % 12k euren lanak argitaratzen dituzte euren aldizkarian. Ondorio horiek atera dituzte Nature Human Behaviour aldizkarian argitara duten azterketa batean.
Guztira, 50 urtetan zehar 15 diziplinatako 1.000 aldizkari baino gehiagotan aritu diren 80.000 editoreren datuak aztertu dituzte. Eta ikusi dute, urteetan aurrera egin ahala, emakumezkoen kopuruan handituz joan den arren, editore guztien % 14 eta editore nagusien % 8 direla emakumeak.
Editore gehienak (aldizkari handienetakoak salbu) zientzialari aktiboak izan ohi dira, eta haien argitaratze-historia aztertuta, ikusi dute editoreen % 12k beren bost lanetik bat euren argitalpenean argitaratzen duela, eta % 6k heren bat. Gainera, azterketak erakusten du, emakumeekin alderatuta, gizonek gehiago argitaratzen dutela aldizkari batean, aldizkari horretako editore bihurtu ondoren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia