Aluminiozko poteak birzikla daitezke
1993/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
EEBB-etan edaritarako erabiltzen diren aluminiozko poteen % 70 birziklatu egiten dira, berriro ere poteak eginez. Beraz, potea pote bihurtzen da bere ezaugarri guztiak mantenduz. Potea % 100 birzikla daiteke eta poteko birziklapen-kopuruak ez du mugarik. Horrela, pote bat egiteko behar den energiaren % 95 aurrez daiteke.
EEBB-etan, urtero, laurogeita hamazazpi mila milioi pote kontsumitzen dira eta Europan hamaika mila milioi, baina han birziklapen-tasa % 70ekoa den bitartean, hemen ez da % 25era iristen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia