}

Amigdalan barna beldurraren mekanismoen atzetik

2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

img height="200" hspace="5" src="Images/A211-033.jpg" vspace="5" width="200"/>

Basopresina eta oxitozina beldurrarekin erlazionatutako bi peptido dira, eta bi horiek amigdalako neuronetan duten eragina ikertu dute Lausanako Unibertsitateko ikertzaileek, burmuineko amigdalan baitago beldurraren ‘kontrola’.

Beldurraren eragin fisikoak bi peptido horien gorabeherek eragiten dituzte. Basopresina da beldurrak sortzen duen antsietatearen eta estutasunaren eragilea, eta oxitozinak aurkako eragina dauka. Bada, ikusi dute basopresinak amigdalaren gune jakin batean eragiten duela, eta oxitozinak, berriz, ondoko gune batean. Gainera, oxitozinak askarazten duen neurotransmisore batek neuronen basopresina-hartzaileak oztopatzen omen ditu.

Ikertzaileen esanean, amigdalaren gune horietan egon daiteke gakoa antsietatearen aurkako tratamenduetarako.