}

Andeak ASTERren eskutik

2001/06/11 Elhuyar Zientzia

ASTER (Advanced Spaceborne Thermal Emission and Reflection Radiometer) Terra sateliteko tresna bat da. Satelite hori NASAren Lurra behatzeko programaren barruan jaurtiki zuten 1999an. ASTERari esker, Lurraren azaleko tenperaturari, altuerari, islapen-faktoreari eta emisibitateari buruzko mapa zehatzak lortzen dira.

ASTERrak lortutako irudi horretan Andeeteko zati bat ikusten da. Kolore ezberdinek landarediaren, laba-isurketaren, eta materialen arteko aldeak erakusten dute.

Zerutik hartutako beste zenbait irudi ikusi nahi badituzu:

http://asterweb.jpl.nasa.gov/gallery/

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia