}

Andromeda, uste baino handiagoa

2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Andromeda, eguzki-sistematik gertuen dagoen galaxia handia, astronomoek uste zuten baino hiru aldiz handiagoa dela kalkulatu dute orain.
Orain arte gure galaxia baino txikixeagoa zelakoan zeuden; hain zuzen ere,
eguzki-sistema 100.000 argi-urte zabal da, eta Andromeda, berriz, 75.000 argi-urte zela uste zuten. Duela gutxi, baina, Andromedaren kanpoaldean dauden hiru mila izarren mugimenduak aztertu dituzte, eta konturatu dira Andromedaren diametroa 220.000 argi-urte baino handiagoa dela.