}

Angkor, garai baten lekuko

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Angkor Vat, eliza den hiria, berritzen hasi da arkeologo indiarrez osatutako talde bat. Khmer-en santutegi eta hiriburu izan zen Angkor, 1431.ean utzi zuten siamdarren oldarraren ondorioz. Hiria guztiz ahaztua egon zen XIX. mendean frantsesek berraurkitu zuten arte.

Denborak, landare eta animalien kolonizazioak eta gerrek, oso egoera txarrean utzi dute arte-mirari hau. Hasi berri diren lanen ondorioz, jainko-jauregiaren zenbait zatiren berreraikuntza osoa egingo da. Sei edo zortzi urte beharko dira lanak erabat bukatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia