}

Animalia gutxiago ikerketan

2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Animaliak erabiltzen dituzten ikerketen kopuruak % 30 egin du behera azken 30 urteetan, egin berri duten azterketa baten arabera.

Animaliak erabiltzen dituzten ikerketen kopuruak % 30 egin du behera azken 30 urteetan, egin berri duten azterketa baten arabera. Ondorio hori lortzeko, denbora-tarte horretan argitaratutako hiru milatik gora artikulu aztertu dituzte aldizkari biomediko nagusietan.

Bestalde, gero eta metodo alternatibo gehiago erabiltzen direla esan dute, adibidez, esperimentuak zelula-kulturetan. Teknika berriak garatzeko saiakerak ere ugaritu egin dira, eta ordenagailu bidezko ereduak laster izan litezke erabilgarri. Gainera, laborategiko animalien bizi-kondizioak hobetu egin omen dira oro har.

Hala ere, zenbait ikertzaileren ustez, oraindik lan handia egin behar da arlo horretan. Izan ere, hainbat animalia esperimentuak egin aurretik hiltzen dira, eta horiek ez dituzte estatistiketan sartzen. Gainera, teknika alternatiboak garatzeko ez omen dago behar beste diru.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia