Antartikako izotza, klimaren giltza
2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Inoiz lortu den izotz-muin edo zilindro luzeena eta zaharrena atera dute Antartikan. Hiru kilometro luze da, eta izotzik zaharrena duela 740.000 urtekoa da.
Izotzak garai bakoitzeko klimaren eta atmosferaren konposizioaren erregistroa gordetzen du, eta, horregatik, muin horren azterketak informazio garrantzitsua ekarriko duela uste dute zientzialariek.
Zulatze-lanak luzeak eta nekezak izan dira. Izan ere, Antartikako kondizioak oso gogorrak dira lan egiteko. Horretan aritu diren adituak EPICA izeneko proiektu europarraren partaideak dira, eta dagoeneko hasi dira izotz-pusketak aztertzen Europako hainbat laborategitan.
Lehenengo datuak lortu dituzte, eta, besteak beste, glaziazioak orain arte ziklikoki gertatu direla baieztatu dute. Bestalde, Lurrak azken aldiz egun duen orbita izan zuenean, klima eta atmosfera ere oso antzekoak zituela esan dute. Gainera, aro industriala hasi arte, airean zegoen CO 2 kantitatea ia berdina omen zen.
Hemendik aurrera datu interesgarri gehiago lortzea espero dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia