}

Antibiotikoak eraginkorrak dira lunbalgia kroniko batzuk tratatzeko

2013/05/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

antibiotikoak-eraginkorrak-dira-lunbalgia-kroniko-
Lunbalgia batzuk infekzioen ondoriozkoak dira, eta antibiotikoen bidez sendatzen dira. - Arg. Elhuyar Zientzia

Hego Danimarkako Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, bizkarreko min batzuk infekzioak eragindakoak dira eta antibiotikoen bidez senda daitezke. Ondorio horretara iristeko, ikertzaileek hamar urte eman dituzte lanean, eta European Journal Spine zientzia-aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Ikerketaren arabera, populazioaren % 6 inguruk eta lunbalgia duten pazienteen % 35-40k edema dute ornoetan. Hori aintzat hartuta, ikertzaileek probatu dute ea antibiotikoak onuragarriak diren lunbalgia-kasu batzuk tratatzeko; zehazki, kronikoak direnean (sei hilabete baino gehiago), eta ornoetan edema dutenetan. Eta ikusi dute baietz, Bioclavid antibiotikoa aproposa dela horrelako kasuak tratatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia