}

Antzu ala emankor, espermatozoideen proteina bati begiratu

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espermatozoideak izan ohi duen Izumo izeneko proteina ezinbestekoa omen da ernalketa gerta dadin. Japoniako ikertzaile-talde batek azaldu duenez, proteina hori ez duen espermatozoideak ez du arazorik izaten obuluan sartzeko, baina ez du obuluarekin bat egiten, hau da, ez du ernaltzen.

Dirudienez, proteina hori kodetzen duen genearen mutazio batek eragiten du gizon batzuen antzutasuna. Antzutasun hori ezin da zuzenean tratatu oraingoz, baina in vitro ernalkuntza erabil daiteke haurrak izateko; izan ere, espermatozoidea obuluan txertatuta lortzen da ernalkuntza.