}

Aral itsasoa basamortu bihurtzen ari da

2003/07/30 Elhuyar Zientzia

Aral Itsasoa, Uzbekistan eta Kazakhstan artean, lehortzen ari da. ESAko Envisat satelitetik ateratako argazki honetan ikus daitekeenez, garai bateko aintzira handia bitan banatu da (Aral Handia eta Aral Txikia), eta lehen ur-izkina zena basamortu bihurtu da. Gatzez estalitako basamortu gazte honek ere badu izena dagoeneko: Aralkum.

Harrigarriena da lehortzea bi hamarkadatan gertatu dela. Izan ere, aintzira Amu Daria eta Sir Daria ibaiek elikatzen dute, eta 80.eko hamarkadan ibai horietako ura kotoi-sailak ureztatzeko erabiltzen hasi ziren. Ondorioz, aintzirako ura lurrunduz joan da, lehen
arrantzale-herriak zirenak ur-ertzetik 150 km-ra daude orain, eta inguruko mikroklima lehen baino latzagoa da: negu hotzagoak eta uda beroagoak dituzte.

Badago oraindik aintzira handi hau berreskuratzeko itxaropena, baina lortuko ote da?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia