}

Arbasoa ala beste espezie bat?

2001/08/02 Elhuyar Zientzia

Ikertzaile suitzar batzuek Neanderthal gizakiaren eta gure arteko ezberdintasunak aztertu dituzte ordenagailu bidezko irudien bitartez.

Neanderthal gizakia Europan eta Asiako mendebaldean bizi izan zen. Luzaroan beste hominido baten lurralde berean izan zen, gizaki modernoarenean, alegia. Baina duela 30.000 urte lehenengoa desagertu eta bigarrenak soilik iraun zuen bizirik. Desagertze horren arrazoien inguruan eztabaida daude. Biak espezie bera ziren ala ez jakiteak ikerketa asko argituko luke.

Bi hominidoen hezurretako ADNa analizatu ondoren, Neanderthal gizakia eta gizaki modernoa eboluzioaren adar ezberdinetan daudela ondorioztatu dute zientzialariek. Orain, paleontologo suitzarrek ordenagailu bidezko irudien bitartez garezurren garapena aztertu dute. Horien ustez, espezie bakoitzaren ezaugarriak umeetatik asko nabarmentzen dira. Eta horrek esan nahi du bi espezie direla, eta ez bat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia