}

Ardoaren kolorea eta metalak

2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ardoaren kolorea eta metalak
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: mec)

Kolorea da ardoaren kalitatea neurtzeko erabiltzen den parametro nagusietako bat. Izan ere, ardoaren egituraren, gorputzaren eta zaporearen berri ematen du. Ardo beltzaren tonalitatea gorri urdinxkatik laranja arrera bitartekoa izan daiteke eta tonalitate hori, besteak beste, burdinaren, zinkaren, kobrearen eta manganesoaren araberakoa da.

Hain zuzen ere, metalek ardo beltzaren kolorean nola eragiten duten aztertu dute Nafarroako Unibertsitatean. Ikertzaileek, 2002tik hasita hiru urtez jarraian, Tenpranillo mahatsa erabilita egindako ardoak aztertu dituzte. Hala, ikusi dute osagai metaliko horiek mahatsaren hazietan daudela batez ere. Adibidez, burdina gehien haziaren azalean egoten da, eta, kobrearekin batera, nabarmen urritzen da ardoaren hartziduraren lehenengo egunetan.

Era berean, ondorioztatu dute ardoari burdina pixka bat botata kolore urdinxka % 8 eta % 30 artean indartu daitekeela, eta, ondorioz, gorriaren ehuneko bera galduko lukeela ardoak. Hemendik aurrera, beraz, aukera izango ote dugu ardo beltzaren kolorea nahierara aldatzeko?

Berriak labur
7
1
216
2006
1
015
Kimika