}

Areciboko irrati-teleskopioa, ixteko arriskuan

2006/11/08 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia


Estatu Batuetako Zientzia Fundazioak (NSF) esan du litekeena dela Puerto Ricoko Arecibo irrati-teleskopio erraldoiaren jarduera eten behar izatea. 1963an jarri zuten martxan eta munduko astronomia-instalaziorik handiena da: platerak 300 metroko diametroa du eta 900 tonako islatzailea dauka esekita 137 metrora, 48 kilometro kableren laguntzaz. 2011n, ordea, litekeena da ateak itxi behar izatea, inor ez badute aurkitzen martxan edukitzeko beharrezkoa den dirua jartzeko prest; izan ere, orain arte teleskopio honetarako erabiltzen zen dirua programa berrietara bideratuko baitute... Aurrekontuetan murrizketak izan dituzte, eta dirua zertan gastatu erabakitzea zaila izan dela diote. Azkenik, Areciboren etorkizuna kolokan utzi dute.

Argazkia: NSF erkundearen NAIC - Arecibo Observatory baliabidea