Argi-itzalak ‘ikustearen’ garrantzia
2001/05/21 Elhuyar Zientzia
Nature aldizkariaren web gunean argitaratu denez, saguekin egindako ikerketa baten arabera, ugaztunen begietan dagoen pigmentu bati esker argi-itzalekin erlazionatuta dauden funtzioak erregulatzen dira.
Nonbait, pigmentu hori argiarekiko sentikorra da; horrela, sagu itsuak ere eguna eta gaua bereizteko gai dira eta argi-mailarekin erlazionatutako funtzioak eta jokaerak gordetzen dituzte, hala nola, erritmo zirkadianoa edo jateko orduak.
Izan ere, argitasun-aldaketak antzematea bakarrik erretinako konoen eta makilen menpe egongo balitz, gauaren iluntasuna urratzen duen tximista bat nahikoa litzateke gorputzeko ordularia berrezartzeko.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia