Argia eta bizidunok
1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bizidunon iharduera ziklikoen zergatia azaltzeko bide berria urratzen ari da New Hampshir-eko ikerlari-talde bat. Argiak gure bizi-zikloan duen eragina aztertzeari ekin ziotenetik, geneetako oinarrizko egitura jo zuten ikerketaren giltzatzat eta agidanez, asmatu egin dute. Lehen hipotesien arabera, gure geneetako proteinek argiarengan duten erantzun-gaitasunak arautzen omen ditu iharduera ziklikoak. lkerlari horien iritziz, argiezak zenbait proteina-moten funtzionamendua inhibitu egiten du eta ondorioz, normalean gauari dagozkion iharduerak burutzerik dugu.
Nolanahi ere, ikerketa horiek guztiak bizidun ororen kasuan aplikatzerik ote dagoen ikusteke dago oraindik. New Hampshirreko laborategian egin diren entseiuak Neurospora crassa izeneko onddoaz burutu dira eta hurrengo urratsa beraz, beste zenbait bizidunen egitura genetikoa miatzea izango da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia