}

Arma biologikoak

1991/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EBBetako militarrek ia 370 milioi dolar erabili dituzte arma biologikoen kontrako antidotoen bila. Baina diru hau ez da batzuek espero bezala erabili.

EEBBetako militarrek ia 370 milioi dolar erabili dituzte arma biologikoen kontrako antidotoen bila. Baina itxura denez, diru hau ez da batzuek espero bezala erabili. Hori dio behintzak EEBBetako Kongresuko Komite batek egindako txostenak.

Txosten horren arabera, ia 100 milioi dolar gerran arriskutsu ez diren substantziak ikertzen gastatu omen dira: zehatz esan, Atlanta-n dagoen gaixotasunen kontrolerako zentruan eta osasunerako institutu nazionaletan gastatu dira diruak.

Senatuko gobernu-arazoetako batzordearen lehendakari den Hohn Glenn senatoreak argitara eman duen txostenean, Pentagonoak atzerriko hornitzaileengana jo behar izan du Golkoko gerran parte hartzen duten soldaduak txertatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia