}

Arrain hiruarantza, arantzak galduta

2004/04/21 Elhuyar Zientzia

Zientzialariek, badute eboluziotik tira egiteko arrasto garbi bat arrain hiruarantzaren kasuan.

Geneetan izaten diren aldaketak dira espezie berrien sorreran parte hartzen duten faktoreetako bat. Baina ez dago argi aldaketa horiek zerk eragiten dituen eta nola gertatzen diren. Arrain hiruarantzean badago zer ikertu bide horretan.

Jatorriz itsasoko arraina da, baina, denborarekin, ibaiak ere kolonizatu zituen. Horretarako, hainbat aldaketa gertatu ziren arrainaren geneetan; besteak beste, bularreko hezurrak eratzen dituzten proteinen geneak desaktibatu ziren aldaketan; zientzialariek, beraz, badute eboluziotik tira egiteko arrasto garbi bat kasu honetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia