}

Arrain iragazle handiak, uste baino lehenagokoak

2010/02/23 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lehenengo arrain iragazle handiak uste baino lehenagotik bizi izan ziren. Haiek betetzen zuten gaur egun baleek eta zenbait marrazok eta arraiak kate trofikoan duten lekua. Science aldizkarian eman dute aurkikuntza horren berri.

Ondorio horretara iristeko, Oxford Unibertsitateko paleontologoek orain arte inork aztertu ez zituen edota gaizki interpretatuak izan diren zenbait museotako fosilak aztertu dituzte. Orain arte ikertzaileek uste arrain iragazle handi horiek 20 milioi urte inguru besterik ez zirela bizi izan Mesozoikoan. Fosil horiek aztertuta, ordea, ikusi dute arrain-talde hori 100 milioi urte baino gehiagoz bizi izan zela; duela 170 milioi urtetik duela 65 milioi urtera bitartean, hain zuzen ere.

Irudia: Robert Nicholls

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia